Dibertsitatearen Charter-a
Dibertsitatearen gehikuntza da XXI. mendeko gizarte aldaketarik handiena. Gaur egun, inongo giza kolektibok ezin du bizkarra eman hainbat gauza nabarmenen aurrean, adibidez lan-merkatuan emakumea finkatzeari, etorkinen kopurua gehitzeari, kulturen kopurua handitzeari, bizitzeko estiloak ugaritzeari edo sexu orientabidean dauden aldeei dagokienez. Bide horretatik, erakundeetan lanean ari direnek hainbat praktika tradizionaletan sartuta dagoen ideia hautsi egin behar dute, izan ere pentsatzen da erakundean lan egiten duten pertsonen erkidegoa osatzen dutenak kategoria homogeneokoak direla, desberdindu gabeak, eta hori ez da horrela. Aitzitik, onartu beharra daukagu langile-taldeak trebetasun pertsonaletan oso desberdinak diren norbanakoez osatutakoak direla, eta hainbat faktore demografiko, kultural eta sozialetan ere oso desberdinak direla. Horrenbestez, errazagoa izan daiteke premia, jarrera, balio, motibazio eta parte hartzeko modu oso desberdinak dituzten langileen arteko elkarrekintza bultzatzea.
Dibertsitatearen Charter-a bere borondatez sinatu duten enpresek aukera-berdintasunaren eta diskriminazio ezaren arloan indarrean dauden arautegiak errespetatzen dituzte, eta ondorengo oinarrizko printzipioak onartzen dituzte:
- Sentsibilizatzea: aukera-berdintasunaren eta dibertsitatea errespetatzearen printzipioak enpresaren balioetan sartuta egon behar dute eta langileen artean banatu behar dira.
- Jende desberdinarekin osatutako langile-taldea eraikitzeko aurrera pausoak ematea: enpresaren lana izango da profil desberdineko pertsonen integrazioa sustatzea(horien generoa, orientazio sexuala, arraza, nazionalitatea, jatorri etnikoa, erlijioa, sinesmenak, adina, minusbaliotasuna, eta abar alde batera utzita).
- Sartzea sustatu behar da: integrazioak eraginkorra izan behar du, lanean edozein motatako diskriminazioa baztertuz (zuzenekoa edo zeharkakoa).
- Dibertsitatea kontuan izatea pertsonak bideratzeko politika guztietan: dibertsitatearen kudeaketak ez du izan behar giza baliabideen praktika bat gehiago, zeharkako faktore bat izan behar du eta alor horretan hartzen diren erabaki guztien oinarrian egon behar du.
- Lanari, familiari eta aisialdiari eskainitako denboraren arteko oreka sustatzea: erakundeek mekanismoak ezarri beharko dituzte lana eta langileen familia-bizitza eta bizitza pertsonala ahalik eta modurik egokienean uztartzeko.
- Bezeroen dibertsitatea onartzea: erakundeek nahitaez ezagutu behar dute bezeroen profila, eta jakin behar dute dibertsitate hori berrikuntza eta garapenerako bide bat dela.
- Konpromisoa zabaltzea eta langileei jakinaraztea: Dibertsitatearen Charter-a sinatzerakoan erakundeak bere gain hartu duen konpromisoa enpresa guztiak zeharka partekatu beharrezkoa izango da.
- Konpromisoa zabaldu eta enpresa hornitzaileei jakinaraztea : enpresen erkidegoari gonbidapena egingo zaio Espainian Charter-ak sustatzen duen borondatezko konpromisoarekin bat egiteko.
- Konpromiso hori zabaldu eta jakinaraztea administrazioei, enpresa-erakundeei, sindikatuei eta gainerako gizarte agenteei.
- Diskriminazio ezaren aldeko jardueren berri ematea, eta dibertsitatearen aldeko politikak abian jartzeagatik lortu diren emaitzak enpresako urteko memorian jasotzea.